XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan ikasleei dagokie talde-lan horretatik datorkiela egin behar duten lanaren funtsa eta oinarria jakitea.

Orduan jakinen du ikasleak, taldean beste batzuekin batuko dela.

Horrela ezagutuko ditu demokraziaren oinarriak.

Taldea makina dela, eta norbera makinaren atal inportantea dela.

Dituen ideiak azaltzeko eta diskutitzeko aukera izanen du.

Bere nortasuna agerian ipintzeko parada.

Harremanak izateko beta eta aukera.

Bakarrik ez dabilela jabetzeko bidea izanen du.

Bakarrik egin ezin dituen lanak besteren laguntzaz burutzeko bidea izanen du.

Norberaren eritziek entzulerik izanen dute.

Horrela jakinen du kritika zer den eta zertarako diren besteren eritziak: taldean agerian azaltzen direnean.

Bai eta, somatuko du, berari falta zaizkion bizitza-elementuak, ttipiak izan arren, taldean osa ditzakeela, eta horretarako prest eta adi egon behar duela.

Horrela, bizikera horretara jarri eginen da, eta gerora beharko dituen jarrera eta joera, hor taldean hasiko da ikasten eta betetzen.

Taldeak ezagutzen baditu, benetako adiskide eta lagunkideak haietan izanen ditu, (...).